54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizial izateko zortzi lanpostu barne igoera murriztuan betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren urriaren 28ko 243/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zen, bai eta hura arautzen duten oinarriak ere: deialdia, administrari-ofizial izateko zortzi lanpostu barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko (C taldea/maila). Oinarri horiek 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 17an.

Eskaerak aurkezteko epea buruturik, Alkatetzaren otsailaren 22ko 384/2023 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Horiek horrela, ebazten dut:

Lehena.–Onestea aipatu deialdirako izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

–Izangai baztertuak:

Bat ere ez.

–Izangai onartuak:

1.–JIMÉNEZ AYLLÓN, RAQUEL

2.–JIMÉNEZ SÁNCHEZ, LAURA MARÍA

3.–LARRAGA BAILO, SILVIA

4.–VALERO GÓMEZ, ANA ROSA

Bigarrena.–Aditzera ematea kalifikazio epaimahaiko bigarren epaimahaikidearen aldaketa: Felisa Huguet Rodríguez, Tuterako Udaleko administrari-ofiziala, epaimahaikide titularra izanen da, eta M.ª José Fernández Agorreta, Tuterako Udaleko administrari-ofiziala, ordezko epaimahaikidea.

Hirugarrena.–10 egun balioduneko epea ezartzea akatsak zuzentzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epea bukatuta, behin betiko zerrenda argitaratuko da iragarki-taulan, udal web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2303651