54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

22-02483 gora jotzeko errekurtsoa, honekin loturik: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, Julio Vicente Porcelek jarritako 22-02483 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtsoa jarri zuen Alkatetzaren 2022ko azaroaren 29ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badie errekurtsogileen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arlorako –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2303417