54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Gora jotzeko 23-00113 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko otsailaren 13ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-00113 errekurtsoa, Eva Arconada Armendarizek jarria Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren erabaki baten aurka, zeina argitaratu baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2022ko abenduaren 19an, eta deialdi hau onesteari buruzkoa baitzen: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kalea, 10). Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamendua), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2303618