54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Aldaketa, honako deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

2023ko martxoaren 3an, San Adriango alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:

"Alkatetzaren 90/2023 Ebazpena.

Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Deialdi horretako lanpostuen artean, puerikulturako laguntzailearena (hezitzailea) zegoen, C mailakoa eta lan arloko araubide juridikokoa. Lanpostu horretan bi plaza zeuden, San Adriango plantilla organikoan 35 eta 36 zenbakiak dituztenak. Deialdiaren I. eranskinean honako hau adierazten da: "32 zenbakiko plazari (kirol koordinatzailea) eta 35 zenbakikoari (puerikulturako laguntzailea/hezitzailea) dagokienez, gaur egun lanpostu horiek betetzen dituztenek lanpostua finkatzeko demanda aurkeztu dute, eta lan arlo jurisdikzionalak ez ditu horiek ebatzi oraindik. Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.5 artikuluak debekatzen du gastua eta langileak handitzea egonkortze-prozesuetan, eta artikulu hori aplikatuta, organo judizialek deklaratzen badute demanda aurkeztu duten langileak lan-kontratudun langile finkoak direla, deialdi honen bidez adierazitako hautaketa-prozesuak amaitutzat jo, eta bi langile horiek lan-kontratudun langile finko izendatuko dira. Modu berean jokatuko da beste edozein udal langile lan-kontratudun langile finko bihurtzen bada epai judizial bidez, lanpostua behin betiko bete aurretik".

Iruñeko Lan-arloko 2. Epaitegiak, 2023ko urtarrilaren 30ean, 40/2023 Epaia eman zuen, eta Udal honetako langile horri lan-kontratudun finkoaren izaera aitortu zion (hezitzaile lanpostua betetzen du, C mailakoa, "Santas Reliquias" haur-eskolan, Udal honen plantilla organikoan 35 zenbakia duen plazan). Epai hori irmo bihurtu da, 2023ko otsailaren 21eko antolaketa-eginbide baten bidez.

Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea honako deialdi hau: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez onetsia. Honela aldatzen da:

–Deialdi horretatik kentzea 35 zenbakia duen plaza (puerikulturako laguntzailea/hezitzailea), epai bidez aitortu baitzaio lan-kontratudun finkoaren izaera hura betetzen duen langileari.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen atariko deialdiaren web-fitxan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea)".

Hori guztia aditzera ematen da, jakin dadin eta gainerako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela zuzenean, egoki den Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat: edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, edo berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua; biak ere hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

San Adrianen, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2303763