54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Lan publikoaren 2023ko eskaintza

Murchanteko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko otsailaren 28ko ebazpen baren bidez, onetsi zuen 2023. urteko lan publikoaren eskaintza, honela dioena, hitzez hitz:

Ikusirik 2023ko otsailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela 2023. urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena, hasiera batez onetsi zuena Udalak 2022ko abenduaren 21eko osoko bilkuran. Informazio publikoaren iragarkia argitaratu zen 2023ko urtarrilaren 9an.

Ikusirik 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua) eta ekainaren 8ko 113/1985 Foru Dekretuaren 40. artikulua eta hurrengoak (Sartzeko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Murchanteko Udalaren 2023ko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartzen duela:

–Udalaren kirol instalazioetako etxezaina eta mantentze-lanetako enplegatua. Aldi baterako administrazio-kontratuduna. Oposizio-lehiaketa. C maila, lanpostuko osagarria: %12.

2. Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2303584