54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AIEGI

Deialdi honen akats zuzenketa: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko)

2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, argitaratu ziren lanpostu hutsak lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ikusi da iragarki horretan transkripzio akats bat dagoela 7. oinarrian. Hortaz, zuzentzen da, eta horrela geratzen da idatzita:

7. oinarria.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

7.–Behin merezimenduen balorazioa eginda aurreko apartatuei jarraikiz, 1,5 puntu gehituko zaizkio, guztira, zuzenketa-faktore gisa, %33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lortutako puntuazioari.

Aiegin, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2303437