54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AIEGI

Deialdi honen akats zuzenketa: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, argitaratu ziren lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ikusi da iragarki horretan transkripzio akats bat dagoela 6 oinarrian. Hortaz, zuzentzen da, eta horrela geratzen da idatzita:

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.3.1.a.4) Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

Aiegin, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2303434