54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2023 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Corellan goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2022ko azaroaren 2an, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak) Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean eta hura ordezkatuta, eskatu zituen honako instalazio honetarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11394 (Erreferentzia zk.: 2022-059 BOSLAN/VG; Obra: 101113104).

–Instalazioaren kokalekua: Corellako udal-mugartea.

–Helburua: energia-eskaerari erantzutea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: lurpeko linea berria, 13,2 kV-koa, "Corella-Norte" 13,2 kV-ko aireko lineako 7812. euskarria (ordeztekoa) eta 7813. euskarria (ordeztekoa) lotzeko, 96 metroko luzerakoa (120 metro, aireko eta lurpeko bi trantsizioak barne) eta HEPRZ1 12/20 kV 3x (1x240) mm² AL+H16 motako eroalea. Lurpeko linea berria eraiki ondoren, bi euskarrien arteko aireko linearen tartea desmuntatuko da; 100 metroko luzera du eta 47-AL1/8-ST1A (LA-56) motako eroalea.

–Obra gauzatzeko aurrekontua: 33.536,53 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera jendaurrean izan zen hogeita hamar egun baliodunez, iragarki bat argitaratu baitzen 2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2022ko azaroaren 23koan), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, dokumentazioa Corellako Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Aipatu epea alegaziorik jaso gabe igaro zen.

Bestalde, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, proiektuaren kopia igorri zitzaion Corellako Udalari, hogeita hamar eguneko epean adieraz zezan ea eskatutako baimenaren alde edo aurka zegoen eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzan.

2022ko abenduaren 13an aurkeztutako erantzunean, Corellako Udalak udal-arkitektoaren txostena bidali zuen. Txosten horretan, proiektuak ukitutako lurzatien hirigintza-egoera aztertu ondoren, ondorioztatzen da hirigintza-bateragarritasuna dagoela azpiegituretarako, gorde beharreko lurzoruaren kategoriari dagokionez, baldin eta betetzen badira UHPan mendi eta alorren mosaikoaren azpikategoriarako ezarritako baldintzak; babes-kategoriarako, berriz, Nafarroako Gobernuko organo eskudunek ezarritakoa bete beharko dela dio.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 10ean emandako 322E/2022 Ebazpenaren bidez, aldeko txostena eman zen proiektuaren ingurumen-ukipenei buruz, baldin aplikatzen badira ebazpenean berean adierazitako neurriak.

Bestalde, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110. artikuluaren 2. apartatuan jasotako jarduketa bat denez, baimendutako jarduketatzat hartzen da, eta, beraz, ez du lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarriaren baimenik behar, horrek eragotzi gabe, betiere, beste organo edo administrazio batzuen lizentzia, baimena edo txostena behar izatea.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikorako aurretiazko administrazio baimena ematea I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri.

2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea eta onestea instalazioa gauzatzeko aurkeztu den proiektua, Esther Ceniceros Rincón industria ingeniari teknikoak (2.091 kolegiatu zenbakia) 2022ko maiatzean izenpetutakoa, eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean.

7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei (eranskinean jasotakoak), eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Corellako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

JABEA

KATASTROKO DATUAK

KANALIZAZIOA

UKIPENAK

Katastroko erreferentzia

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

Azalera (m²)

Kutxatilak

Ordeztu beharreko euskarria

Luzera (m)

Zabalera (m)

Unit.

Okupazioa (m²)

Kopurua

Okupazioa (m²)

María Villar Galarreta Martínez

310000000001146165ME

Corella

8

830

Lehorreko lurrak

11.030,06

32

0,5

1

1

7812

10

Corellako Udalaren herri-lurrak

310000000001146166QR

Corella

8

831

Basoa-Larreak

4.758,21

64

0,5

2

2

7813

10

Iragarkiaren kodea: F2302458