54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2023 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita honako proiektu honen okupazio aurreko aktak egiteko: "Cordovilla-Cable 1 izeneko 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea, 5. eta 8. euskarrien artean, lurperatzeko, eta P.I. Cordovilla 1 eta P.I. Cordovilla 2 transformazio zentroen erreforma", Galarko udal-mugartean.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 23an emandako 342/2022 Ebazpenaren bidez, onespena eman zitzaion "Cordovilla-Cable 1 izeneko 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea, 5. eta 8. euskarrien artean, lurperatzeko, eta P.I. Cordovilla 1 eta P.I. Cordovilla 2 transformazio zentroen erreforma" proiektuari, eta instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratu zen. Galarko udal-mugartean gauzatuko da proiektua.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Galarko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Galarko udaletxean, 2023ko apirilaren 26an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galarko udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2303322