54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Iruñeko Alemanen eremuko 6. poligonoko 2101 katastro lurzatian elkarlaneko bizitoki bat sustatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundea hautatzeko norgehiagokaren deialdia.

Biztanleria zahartzea mundu mailako erronka bat da, eta aurreikusten da 2050erako munduko herrialde gehienen biztanleria piramidean biztanleen herena 65 urtetik gorakoa izanen direla. Pixkanakako bilakaera hori bizi baldintzen (osasuna, hezkuntza, segurtasuna) hobekuntza orokor bati esker gertatzen da, horrek berarekin baitakar bizi-itxaropen luzea, jakinduria eta trebakuntza handiagoa dituen, eta bizitza aktibo eta instituzionalizatu gabeari eusteko gogoa duen biztanleria gehiago egotea.

Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte inklusioaren arloetan eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuak adinekoentzako etxebizitza alternatibak garatzeko aukera jasotzen du, adinekoak autonomia sustatzeko moduan antola daitezen, elkarrekiko laguntzan eta autokudeaketan oinarritutako elkarlaneko bizitokietan.

Aurrekoarekin jabetuta, Eskubide Sozialetako Departamentuak Iruñean adinekoentzako elkarlaneko bizitoki bat ezartzen laguntzea erabaki du. Horretan, onuradunek berek zuzkidura eraikinen eta horien instalazioen eraikuntza eta mantentze lanak finantzatzeko ekarpenak egiteko konpromisoa hartzen dute, hipoteka kredituen laguntzarekin, baita esplotazioa kudeatzekoa ere.

Halaber, entitate lagapen-hartzaileek konpromisoa hartzen dute beren estatutuetan elkarlaneko eredua gailentzen dela eta Komunitatearen bizitza osoan jarraitutasuna ematen zaiola bermatuko duten baldintzak ezartzeko. Pertsonak eredu horretara hurbiltzen dira, ez etxebizitza behar dutelako, baizik eta elkarlaneko ingurune seguru eta erresiliente bat sortu nahi dutelako. Horretan, duintasunez zahartuko dira amaierara arte, eta baliabide sozioekonomiko garrantzitsuena elkarren borondatezko laguntza izanen da, kideen artean lotura esanguratsuak sortzean oinarritua, gizakiek partekatzen dituzten funtsezko balio unibertsaletan enpatiazko loturak sortuz.

Adinekoentzako elkarlaneko bizitokiaren eredua bideragarria da, hain zuzen ere, ekipamenduen sustapen eta esplotazioa autokudeatzeko, eta mendekotasunaren zaintza autokudeatzeko, aipatu komunitate ekoelkarlanekoak sortzean oinarritzen delako, baita udalerriko ingurune sozialarekiko loturan ere.

Eskubide Sozialetako Departamentuak, gainera, uste du komunitate horiek eraikuntzaren diseinu eta funtzionamendu egokia bermatu behar dutela gizarte, ekonomia eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideekin, ekipamendu sozialak jasoko baititu, Udalak azalera-eskubidearen araubidean lagatako lurzatian.

Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 239. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak azalera-eskubidea eratu ahalko du bere jabetzako lurretan, baita lagatze bidez erositakoetan ere, interes sozialeko erabileretarako bideratzen direnean, eta azalera-eskubidedunak izanen du horren eskubidea.

Azaldutako guztiarekin bat, ezinbestekoa da irabazi-asmorik gabeko entitatea norgehiagokako prozedura ireki honen bidez aukeratzea, elkarlaneko bizitokiaren zerbitzua emateko prestakuntza eta gaitasuna frogatuz.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Norgehiagokaren deialdia onestea Iruñeko Alemanen eremuko 6. poligonoko 2101 lurzatian elkarlaneko bizitokia sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko entitatea aukeratzeko. Baldintza arautzaileak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau igortzea Balorazio Batzordeko kideei eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Baldintza arautzaileak

1.–Xedea.

Norgehiagoka prozeduraren deialdia egiten da, abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuan jasotako elkarlaneko bizitokia sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea aukeratzeko. Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua arautzen da adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte inklusioaren arloetan, baita baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea ere. Aipatu elkarlaneko bizitokia II. eranskinean jasotzen den Iruñeko Alemanen eremuko 6. poligonoko 2101 katastro lurzatian eginen da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 239 artikuluan xedatutakoarekin bat, hautatutako erakundearen alde eratuko da aipatu lurzatiaren azalera-eskubidea 75 urteko epean.

2.–Elkarlaneko bizitokiek bete beharrekoak.

Egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua arautzen duen abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitakoarekin bat, proposatzen den elkarlaneko bizitokiaren zerbitzuak honako hauek bete behar ditu:

–Estatutu batzuk edo antolaketarako eta funtzionamendurako barne-araudi bat izatea, non, gutxienez, honako hauek jasoko baitira:

a) Bertan bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak eman eta antolatzeko modua.

b) Egoiliarrek zein elkarlaneko jardueratan parte hartu beharra duten, eta horiek antolatzeko modua.

c) Bizimodu aktibo, sozial eta osasungarriaren alde egiten diren jarduerak, zentrotik kanpoko komunitatera hurbiltzeko eta harekin harremana izateko ekimenak barne.

d) Mendekotasun egoera batera iritsi diren pertsonak zaintzeko sistemaren planifikazioa, pertsonarengan zentratutako osoko arretaren ereduaren araberakoa, eta, horren barrenean, bizitzaren bukaerako prozesuetako arreta. Plan horretan sartzen ahalko dira bai Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemaren barruan dauden sostengu sistemak, bai zaintza sistema erkide bat, non zentroari lotutako profesionalek etengabeko sostengua emanen baitute han bizi eta mendekotasuna duten pertsonen beharrei arreta emateko.

e) Bizitokien jabetza zerbitzuaren erabiltzaileen artean jabetza horizontalean ez banatzeko konpromisoa.

–Erabiltzaileei etengabeko bizitoki bat eskaintzea.

–Sortzen diren mendekotasun egoerei arreta emateko konpromisoa, estatutuetan edo antolaketarako eta funtzionamendurako barne araudian ezarritako mugekin.

–Autonomiaren sustapenean zentratutako jarduera programa bat izatea, zerbitzuaren beraren bizitzan aktiboki parte hartzea bultzatzen duena.

–Elkarlaneko bizimodua sustatzea, bizitokia kokatzen den ingurune sozialari irekia.

–Espazio pribatiboak eta espazio komun zabalak tartekatzea. Azken horiek bizitoki partikularren zabalpen gisa hartuko dira, eta, gutxienez, honako hauek izanen dituzte:

a) Elkarrekin bazkaltzeko eremu bat, egoiliar guztiak hartzeko modukoa.

b) Bizikidetzarako eta jarduerak egiteko zenbait areto, balio anitzekoak.

c) Lorategi bat edo kanpoko eremu bat, salbu eta benetan ezinezkoa baldin bada horrelakorik izatea, edo ondoan horrelako ezaugarriak dituzten espazio publikoak baldin badaude.

d) Arreta soziosanitariorako gela edo espazio bat.

–Erabiltzaileek beraiek antolatuko dituzte espazio eta zerbitzu komunak, barruko bizitzaren autokudeaketarako metodo parte-hartzaileak erabiliz.

–Berariazko konpromiso idatzia, adierazten duena ezen, ekimena ezartzeko orube publiko bat lortuz gero, eraikina eta instalazioak egoera onean itzuliko zaizkiola orubearen jabe den Administrazioari.

–Bizitokien erabiltzaileentzako zerbitzu prestazioa antolatzeko akordioak daudenean, Administrazioarekin kolaboratzea xedeko zerbitzu horiek kudeatzen.

–Nafarroako adinekoen bilakaera aztertzen elkarlanean aritzeko konpromisoa, esperientzia pilotu ebaluagarria den aldetik, batez ere Nafarroako Gobernuaren Zahartzaro Aktibo eta Osasungarriaren Estrategiari dagokionean.

–Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretu honen I. eranskineko A) apartatuko betebehar material eta funtzionalak betetzea, elkarlaneko bizitokiei aplikatu beharrekoak.

3.–Entitate parte-hartzaileak.

Prozedura adinekoentzako elkarlaneko bizitoki zerbitzu bat sustatzeko eta kudeatzeko proiektu bat aurkezten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei dago zuzenduta.

Egoitza Nafarroako Foru Komunitatean duten eta 65 urtetik gorako pertsonek osatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde guztiek parte hartzen ahalko dute, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

c) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

d) Estatutuen arabera, xede instituzionala adinekoentzako elkarlaneko bizitokiak sustatzea izatea.

Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta, orobat, zerbitzua ematen den aldi guztian.

4.–Eskaerak aurkeztea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

4.1.1. Eskaerak aurkezteko epea 40 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.1.2. Dirulaguntzaren eskaerak horretarako prestaturiko ereduen arabera aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoan (http: //www.navarra.es/eu/ orriaren bidez, sinadura elektronikoa behar da), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko araudian ezarritako edozein tokitan.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.1.3. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra:

a) Entitatearen estatutuen kopia, dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta.

b) Kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren adierazpena.

c) Eskabidea sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

d) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen edozein administraziok egindako dokumentuak aurkeztea, baldin eta entitateak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Bestalde, ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentuak aurkeztea, horiek administrazioaren esku badaude jada eta aldaketarik jasan ez badute.

4.1.4. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio teknikoa:

Entitatearen proposamen teknikoa, elkarlaneko bizitokiaren sustapen, eraikuntza eta kudeaketa proiektua azalduz, gutxienez, honako agiri hauek jasoz:

a) Elkarlaneko zerbitzuaren proposamena.

b) Soluzio arkitektonikoa (banaketa, zirkulazioak, espazioen arteko erlazioak...), eraikin osorako proposatutako kalitateak eta berokuntza/klimatizazio eta argiztapen sistemak deskribatzen eta justifikatzen dituen memoria, kontuan hartuta energia aprobetxamendu hobea, iraunkortasun handiagoa eta mantentze kostu txikiagoak.

c) Soluzio arkitektonikoaren proposamen grafikoa, gutxienez, honako hauek izanen dituena: espazioen banaketaren planoak, azaleren planoak, gela guztien erabilera eta azalera erabilgarria adierazita, altxaerak, sekzio orokorrak, eraikuntza xehetasunak, proposatutako materialak eta kalitateak adierazita, altzarien kokapena. Plano guztiak eskala normalizatu batean egon beharko dira. Proiektatutako espazio guztiak hartuko dituen azalera erabilgarrien taula bat aurkeztuko da.

d) Bideragarritasun ekonomikoaren proiektua.

Proposamen tekniko osoa DIN A4 tamainako berrogei orritan (80 orrialde) garatu beharko da gehienez ere, eta bi aldeetatik inprimatuko dira. Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, kudeaketa batzordeak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

4.2. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean edo oso-osorik ez badaude, entitate interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, eta adieraziko zaio horrela egin ezean haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.

Halaber, deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko da edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.

5.–Arau orokorrak: dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazioa.

5.1. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetako hautaketa prozedura norgehiagokako araubideari jarraituz tramitatuko da, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskaerak baloratuz, ezarritako baremoaren arabera.

5.2. Balorazio Batzordea.

Batzordeburua:

–Titularra: Ignacio Iriarte Aristu, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

–Ordezkoa: Olga Sala López, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea.

Batzordekideak:

–Titularra: Iosune Baquedano Aldunate, Ondare Zerbitzuaren Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko arkitektoa.

–Ordezkoa: Virginia Turrillas Osés, Ondare Zerbitzuaren Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko burua.

–Titularra: Berta Úriz Casaucau, NASUVINSAko Etxebizitza Departamentuko zuzendaria.

–Ordezkoa: Carmen Oroz Iribarren, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Departamentu Programen Hedapenerako eta Ikuskapenerako Zerbitzuaren Programen Hedapenerako Ataleko burua.

–Titularra: Andrés Muñoz Garde, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burua.

–Ordezkoa: Inés Álvarez de Eulate Pagola, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

Batzordekide idazkaria:

–Titularra: Eduardo Jiménez Izu, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezkoa: Ane Senar Amatria, Eskubide Sozialetako Departamentuko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

5.3. Balorazio irizpideak.

A) Elkarlaneko zerbitzuaren proposamena (30 puntu, gehienez).

1. Egoiliarrei bat-batean gertatutako mendekotasuna artatzeko eta kudeatzeko proiektu soziala, pertsona ardatz duen arreta integralaren eredura bideratua. 6 puntu gehienez.

2. Bizikide diren pertsonei zuzendutako zerbitzuen antolaketa eta prestazio modua. 5 puntu gehienez.

3. Autonomia sustatzean oinarritutako jardueren programa. 5 puntu gehienez.

4. Elkarlaneko bizitokian elkarrekin bizi diren adinekoen ehunekoa %75 edo gehiago izatea. 3 puntu gehienez.

5. Osasun arretarako espazioak izatea. 2 puntu gehienez.

6. Zaintzaileentzako bizitoki soluzioa izatea. 2 puntu gehienez.

7. Mendekotasun Batzordea egotea, egoerak eta zaintza alternatibak baloratzeko. Horretan dagozkien zerbitzu publikoetako profesional batek parte hartuko du. 2 puntu gehienez.

8. Akonpainamendua eta arreta bizitzaren amaiera prozesuetan. 2 puntu gehienez.

9. Mendekotasunari erantzuteko laguntza ekonomikoa aurreikustea, ordaindu ezin duten bazkideentzako. 2 puntu gehienez.

10. Mendekotasunari erantzuteko planetan parte hartzea. Puntu 1 arte.

B) Proposamen arkitektonikoa (30 puntu arte).

1. Proiektatutako eraikinaren eta espazioen estetika eta osaketa, baita ingurunean integratzea ere. 5 puntu gehienez.

2. Oreka egotea proiektaturiko apartamentu eta espazioen azaleraren, bizigarritasunaren eta aniztasunaren artean. 5 puntu gehienez.

3. Proposatutako eraikuntza, akabera eta estalduren kalitatea eta egokitasuna. 5 puntu gehienez.

4. Klimatizazio eta argiztapen instalazioen diseinua eta kalitatea, eta energia autonomia eta efizientzia hobetzen dituzten energia iturri berriztagarriak erabiltzea. 5 puntu gehienez.

5. Babes pasiboa eta energia efizientzia hobetzen dituzten eraikuntzako soluzioak erabiltzea. 5 puntu gehienez.

6. Oreka egotea espazio komunen eta espazio pribatuen artean, eta egokiak izatea bertan bizi diren pertsonen egoera desberdinetarako. 3 puntu gehienez.

7. Mugikortasun jasangarriago baterako barne espazioak erreserbatzea, hala nola bizikletentzako eta motorrik gabeko ibilgailuentzako aparkalekuak. 2 puntu gehienez.

C) Bideragarritasun ekonomikoa (30 puntu gehienez).

1. Elkarlaneko bizitokiaren bideragarritasuna bermatzen duen ekonomia eta finantza plana. 15 puntu gehienez.

2. Bazkidearen ahalmen ekonomikoaren arabera egokitzea eraikina egiteko kostuaren ondorioz jasanarazitako hileko prezioa. 5 puntu gehienez.

3. Bazkideen ekarpenen eta bazkideei emandako zerbitzuen prezio edo ordainsarien egitura ekonomikoa (kuotak ordaintzeko malgutasuna, gastuen bilakaeraren araberako gehikuntzaren aurreikuspena, kuoten ordainketa ondasunekin bermatzeko aukera, ez ordaintzeen kudeaketa...). 5 puntu gehienez.

4. Eraikinaren bizitzaren 75 urteetan zehar eraikina osorik zaharberritzeko funtsak aurreikustea. 3 puntu gehienez.

5. Bazkideen subrogazio sistemaren aurreikuspen ekonomikoa. 2 puntu gehienez.

D) Irizpide soziala (10 puntu gehienez).

Gizarte bazterkeriako egoeran dauden edo horren arrisku larrian dauden pertsonak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak edo desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko konpromisoa, baldin eta langile horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda badaude.

5.4. Gutxieneko puntuazioa.

Kanpo geratuko dira balorazioan gutxienez 50 puntu erdiesten ez dituzten proposamenak.

5.5. Berdinketa hausteko klausula.

Bi proposamenen edo gehiagoren puntuazioan berdinketa badago, elkarlaneko zerbitzuaren apartatuan puntuazio handiena lortu duen entitatea hautatuko da. Berdinketa izaten jarraituz gero, proposamen arkitektonikoaren apartatuan puntuazio handiena lortu duen entitatea hautatuko da eta, azkenik, bideragarritasun ekonomikoaren proposamenean puntuazio handiena izan duena.

Apartatu guztietan berdinketa izanez gero, zozketa bidez erabakiko da.

6.–Azalera-eskubidea ematea.

6.1. Balorazio baremotik ondorioztatutako puntuaziorik handiena lortzen duen entitatea Eskubide Sozialetako kontseilariak proposatuko du, foru agindu bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuak 75 urteko azalera-eskubidea eratu dezan Iruñeko Alemanen eremuko 6. poligonoko 2101 katastro lurzatiaren gainean.

6.2. Azalera-eskubidearen onuraduna den entitateak aldi osoan (75 urte) bete beharko ditu bere proposamen teknikoan eta gizarte zerbitzuen funtzionamenduari eta baimenari buruzko araudian ezarritako baldintzak.

6.3. Entitate onuradunak ez baditu betetzen elkarlaneko bizitoki zerbitzurako bere proposamenean edo gizarte zerbitzuen funtzionamenduari eta baimenari buruzko araudian ezarritako baldintzak, emandako azalera-eskubidea itzuli eginen da, dagokion kontraesanezko espedientea izapidetu ondoren.

II. ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: F2302988