54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 3134/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen José Luis Ruiz Jaén jaunak aurkeztutako eskaera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa prozedurari dagokionez, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Iragarki honen bidez jakinarazten da José Luis Ruiz Jaén jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 3134/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen José Luis Ruiz Jaén jaunak aurkeztutako eskaera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa prozedurari dagokionez, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientazioaren espezialitatean (gaztelaniaz) interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2023ko martxoaren 8an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2304069