54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

45C/2023 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, PIHER Sensors and Controls SA enpresaren hitzarmen kolektiboko 26. artikulua aldatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

PIHER Sensors and Controls SA enpresaren hitzarmen kolektiboko 26. artikulua aldatzeko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31005072011987), erregistro honetan 2023ko urtarrilaren 24an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2023ko urtarrilaren 12an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

PIHER Sensors and Controls SA enpresaren hitzarmen kolektiboko 26. artikulua aldatzeko akordioaren testua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2303541