54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16/2023 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, nekazaritzako lanbide erakundeek informazioko, orientazio profesionaleko eta enpresen prospekzioko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdirako gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 674235.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 31ko 323/2020 Ebazpenaren bidez, nekazaritzako lanbide erakundeek informazioko, orientazio profesionaleko eta enpresen prospekzioko jarduketak egiteko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak onetsi ziren.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 100.000 euroko gastua baimentzea, 2023erako Gastuen Aurrekontuko "Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4819 241108 partidaren kargura. DDBN: 674235.

2. Deialdiaren 5.c) oinarria aldatzea, testu hau izateko:

"Jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 15era bitarte egitea".

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2302460