52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2023ko martxoaren 6ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Altsasuko Bake Epaitegia: Francisco Javier Vital Sevilla jauna, bake epaile titular.

Laugarrena.–Araizko Bake Epaitegia: José María Urdanpilleta Iturri jauna eta Amaya Huarte Martija andrea, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Doneztebeko Bake epaitegia: Pedro María Bañares Ciganda jauna eta Juan Ignacio Apezteguía Echart jauna, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Orkoiengo Bake Epaitegia: Andrés Moriano Bermúdez jauna, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Burgiko Bake Epaitegia: José Javier Petroch Glaría jauna, bake epaile titular.

Zortzigarrena.–Esteribarko Bake Epaitegia: María Isabel Ropero Viedma andrea eta María Elena Echeverri Munárriz andrea, bake epaile titular eta ordezko epail, hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Otsagabiko Bake Epaitegia: Yolanda Sagardoy Hualde andrea, bake epaile titular.

Hamargarrena.–Alloko Bake Epaitegia: Elena Arellano Macua andrea, bake epaile titular.

Hamaikagarrena.–Gesalazko Bake Epaitegia: Jesús María Azanza Ros, bake epaile titular.

Hamabigarrena.–Lanako Bake Epaitegia: María Carmen Landa Gil andrea, bake epaile titular.

Hamahirugarrena.–Legariako Bake Epaitegia: Rosa María Garín Caballero andrea eta José Ignacio Muneta Lanz jauna, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Hamalaugarrena.–Morentingo Bake Epaitegia: Paula Pérez Barbarin andrea eta M.ª Ángeles Upaitegui Aramendía andrea, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Hamabosgarrena.–Berbintzanako Bake Epaitegia: Margarita Álvarez Redín andrea, ordezko bake epaile.

Hamaseigarrena.–Martzillako Bake Epaitegia: Lara Fernández Marañón andrea, bake epaile titular.

Hamazazpigarrena.–Puiuko Bake Epaitegia: Nerea Muga Maya andrea, bake epaile titular.

Hemezortzigarrena.–Fiteroko Bake Epaitegia: Jesús Yanguas Alfaro jauna, bake epaile titular.

Berrogeita bigarrena.–San Martin Unxeko Bake Epaitegia: Isabel Valencia Valencia andrea, bake epaile titular.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2303890