52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2023. ekitaldiko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko martxoaren 1ean eginiko bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen 2023ko tasak eta prezio publikoak finkatzeko erabakia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako tasak eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo iradokizunak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2023rako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2023ko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2303647