52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa.
Arrautza oskolaren prozesatzea

EGGNOVO SL sozietateak eskatu du aldaketa funtsezkoa egiteko jarduera sailkatuaren lizentzia batean, arrautza oskola prozesatzeko giza elikadurarako produktuak fabrikatzeko (jarduera garatzen da Villatuertako San Miguel industrialdeko Tilos etorbideko 5. zenbakian, hots, 1. poligonoko katastroko 1804. lurzatian). Izan ere, jarduera handitu eginen da, eta aipatutako lurzatiaren ondokoan –1803. lurzatian, alegia– ere garatuko da.

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.3 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da espedientea Idazkaritzan egonen dela hamabost egun balioduneko epean, berrikusteko eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2303632