52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Zahar etxea eraberritzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek bidezko oharrak egin ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (lege hori garatzeko Erregelamendua onesten duena).

Sustatzailea: San Martin Unxeko Udala.

Jarduera: zahar-egoitza eraberritzea.

Tokia: Irailaren Hamahirua kalea, 4.

San Martin Unxen, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2303282