52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

Eskaera, herri-lurzatiak ustiatzeko, dorre meteorologiko bat instalatzeko

Rocaforteko Kontzejuak, 2023ko otsailaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat hastea, norgehiagokako araubidean, Zangozako 1. poligonoko 396. eta 515. herri-lurzatietarako, eta haren oinarri arautzaileak onestea, zeinak baitaude prozedura horren pleguan, zehazteko nor izanen den lurzati horren erabileraren lagapen-hartzailea.

Eskatu da aipatutako lurzatien parte bat, dorre meteorologiko bat instalatzeko, potentzial eolikoa azter dadin, ikusteko zer bideragarritasun duen haize-parke bat jartzeak.

Sustatzaileak proposatutako proiektuez bestelakoak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Espedientea Kontzejuaren bulegoetan egonen da.

Rocaforten, 2023ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2303331