52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

Aldaketa, Horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2022ko abenduaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua arautzen duen ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 20an, eta jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu dira.

Aldatu egiten dira industriarako zein etxeko horniduraren zerbitzuak emateagatiko kuotak, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–Industria-erabilera:

Horniduraren kuota finkoa: 20 euro hiruhilekoan.

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoa, 1,02 euro.

Saneamenduaren kuota finkoa: 20 euro hiruhilekoan.

Industriarako hargunea, hazbete bateraino: 371,59 euro.

Industriarako hargunea, 2,5 hazbeteraino: 390,60 euro.

Industriarako hargunea, gainerakoak: 400,50 euro.

Suteetarako hargunea, hazbete bateraino: 371,59 euro.

Suteetarako hargunea, 2,5 hazbeteraino: 390,60 euro.

Suteetarako hargunea, gainerakoak: 400,50 euro.

–Etxeko erabilera:

Horniduraren kuota finkoa: 12 euro.

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoa, 0,86 euro.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2023ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2303270