52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren tarifen eranskina 2023rako. Ordenantza argitaratu zen 2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa horiek behin betiko onesten dira, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Orisoainen, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

ALDAKETA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Tarifak

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzartutako adjudikazio prezioa: 8,02 euro/otordu (BEZa barne).

Baldin kontratua adjudikatzen bada aurretik ezarritakoa ez den beste prezio batean, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

23,03 euro da gainerako zerbitzuen 2023ko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa. (Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera).

Iragarkiaren kodea: L2303335