52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak emateko eta izapidetzeko, Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena hirigintza-espedienteak izapidetzeko, eta Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ordezko betearazpen-espedienteak eta aurri-egoeren espedienteak izapidetzeko. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2023ko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza fiskal hauek:

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak emateko eta izapidetzeko.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena hirigintza-espedienteak izapidetzeko.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ordezko betearazpen-espedienteak eta aurri-egoeren espedienteak izapidetzeko.

Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orisoainen, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2303334