52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Automobilarendako elementu osagarriak saltzea eta muntatzea

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Caravanas y Remolques Navarra SL.

Jarduera: automobilarendako elementu osagarriak saltzea eta muntatzea.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Kokalekua: Talluntxe poligonoa, D kalea 17, Noain, katastroko 2/712 lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2023ko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2303600