2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Udal ordenantza, instalazio fotovoltaikoak ezartzea arautzen duena autokontsumoko instalazioetarako. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Udal ordenantza, arautzen duena autokontsumoko instalazioetarako instalazio fotovoltaikoen ezarpena Miranda Argako udal-mugartean".
Erabaki denaren arabera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatuari jarraituz, hasiera batez onetsitako espedientea jendaurrean jartzen da, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Miranda Argan, 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.
Iragarkiaren kodea: L2303583