1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 695/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2022ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 14koan, argitara eman zen probak gainditu eta lanpostuen baldintzak betetzen zituzten izangaietatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren pertsonak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3036/2022 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sarturiko 53 izangaiak funtzionario izendatu ziren.
Ezarritako epean eskaera eginda, igoera txandako izangai Sergio Sáinz Ibáñez jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanean ari baitzen langile finko gisa. Bestalde, Unai Sueskun Muzas jaunak, txanda irekiko izangaiak, ez du lanpostuaren jabetza hartu horretarako ezarritako epean.
Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.
Aurrekoa kontuan hartuta, igoera txandatik izangai gehiagok gainditu ez dutenez, eta Guillermo Ibarrola Apesteguía jauna izendatzea ezinezkoa denez, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea Raúl Arrondo Villanueva jauna eta Roberto Valbuena Ibáñez jauna sartuz; izan ere, horiek dira txanda irekiko gaindituen zerrendan lehendik izendatutako izangaien ondotik agertzen diren izangaiak, eta izendatuak izateko baldintzak betetzen dituzte.
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
Iragarkiaren kodea: F2303396