52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6. artikulua aldatzea, Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean.

Jendaurreko epea iragan denez inolako erreklamazio, kexa nahiz oharrik jaso gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatutako ordenantza; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak emandako idazketaren arabera.

Irunberrin, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ALDAKETA

"6. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

1.–Eskabideak eta agiriak.

a) Kopiak eta fotokopiak.

–0,20 euro, A4-ko folio bakoitzeko.

–0,40 euro, A3-ko folio bakoitzeko.

b) Agiriak konpultsatzea, 0,40 euro folio bakoitzeko.

2.–Lizentziak, kontzesioak, baimenak eta txostenak.

a) Obra-lizentzietarako nahitaezkoak diren hirigintza-txostenengatik: lizentzia behar duen obraren exekuzio materialaren aurrekontuaren %4,70. Tasa hau aplikatuko da kontuan hartu gabe proiektu tekniko ikus-onetsia izapidetu behar den edo ez. Obra-lizentzia emateko gutxieneko tasa 50,00 euro izanen da.

b) Honako hauekin lotutako hirigintza-txostenengatik:

–Xehetasun-azterketa: 170,00 euro.

–Aldaketak planeamenduan: 290,00 euro.

–Plan partzialak eta plan bereziak: 250,00 euro.

–Aurri-egoera: 290,00 euro.

c) Alderdi batek eskatuta, hirigintzako kontsultekin lotutako hirigintza-txostenengatik:

–Planorik aztertu edo egin behar ez bada: 90,00 euro.

–Planoak aztertu eta/edo egin behar badira: 170,00 euro.

d) Banantze-lizentziak direla-eta emandako txostenak (planorik egin gabe): 130,00 euro.

e) Etxebizitzak lehenbizikoz okupatzeko lizentziak emateko txostenak:

–Jabetza horizontaleko egoeran: 130,00 euro.

–Familia bakarreko etxebizitzan eta atxikian: 220,00 euro.

–Etxebizitza kolektiboak, 25 bitarte: 450,00 euro.

–25 etxebizitza kolektibotik gora: 700,00 euro".

Iragarkiaren kodea: L2303329