2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
Irunberriko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Udal ordenantza, arautzen duena desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, aipatutako ordenantza behin betiko indargabetu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Irunberrin, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2303328