52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Abeltzaintzako nabea, haragitarako behi-aziendaren ustiategitarako

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Sustatzailea: Beñat Barberena Echart.

Jarduera: abeltzaintzako nabea, haragitarako behi-aziendaren ustiategitarako.

Tokia: 2. poligonoa - 336 A lurzatia.

Eskaera hau arautzen du abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak (Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Garraldan, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Gurutz Gorraiz Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2303642