52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Garinoaingo Udalak, 2023ko martxoaren 1ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Garinoaingo laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua herritarrei adjudikatzeko prozedurari.

Interesdunek adjudikazioa eskatzen ahalko dute, Garinoaingo herri-lurrak arautzen dituen Ordenantzaren 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar egun naturaleko epean.

Adjudikazioa lortzeko baldintzen gaineko informazioa eta aurkeztu beharreko agiriak argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan eta Garinoaingo Udalaren egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es/info.0).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2303634