52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Esprontzedako Udalak, 2023ko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea 2 zenbakidun Ejidoko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko espedienteari, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren prozedura erabiliz, oraingo adjudikaziodunak uko egin ondoren.

Interesa duen pertsona orok, Esprontzedako Udaleko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 15. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko ordenantzaren 36. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen).

Adjudikazio prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek Esprontzedako Udaleko Idazkaritzan aurkeztu behar dituzte eskaintzak. Aurkezteko epea amaitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun baliodunaren 14:00etan. Eskaintzak posta elektroniko bidez aurkezteko, honako hau da Esprontzedako Udalaren helbidea: aytoespronceda@gmail.com.

Esprontzedan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2303586