52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoaren araudian. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen araudian.

Iragarkia 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Ondotik testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

KIROL ETA KULTUR JARDUERETARAKO PREZIO PUBLIKOAK

–Heldu erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 100 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 50 euro gehituko da kuota.

–Heldu erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 130 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 50 euro gehituko da kuota.

–Heldu erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 50 euro gehituko da kuota.

–Heldu erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 280 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 50 euro gehituko da kuota.

–Udalaren kirol instalazioetan bonua duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, erroldatuak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 90 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 40 euro gehituko da kuota.

–Udalaren kirol instalazioetan bonurik ez duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, erroldatuak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 115 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 40 euro gehituko da kuota.

–Udalaren kirol instalazioetan bonua duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, erroldatu gabeak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 200 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 40 euro gehituko da kuota.

–Udalaren kirol instalazioetan bonurik ez duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, erroldatu gabeak:

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 165 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 250 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, 40 euro gehituko da kuota.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga ordaintzen dutenak Zizur zendean erroldatutzat hartuko dira ordenantza honetako prezioak aplikatzerakoan.

Murriztapenak:

1.–Kategoria orokorreko familia ugariengatik edo guraso bakarreko familiengatik: %25.

2.–Kategoria bereziko familia ugariengatik: %45.

3.–Legez aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa izateagatik: %30.

4.–Legez aitortutako %65etik gorako desgaitasuna dutenek doan izanen dute.

Honela aplikatuko dira murrizketak:

–Murrizketa bakarrik eskatzen ahalko dute Zizur zendean erroldatutakoek.

–Murrizketak ez dira metagarriak izanen, baldin murrizketarako eskubidea badago arrazoi batengatik baino gehiagorengatik, aukeratu beharko da haien artean zein aplikatuko den eta behar den dokumentazioa aurkeztu.

Zizur zendean erroldatutakoek, hemen adierazitako murrizketez baliatzea eskatzen badute, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute nahitaez:

–Familia ugariagatik murrizketa izateko, familia ugariaren titulua edo egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emandakoa, betiere jarraikiz Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak –maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatua– ezartzen duen familia ugariaren definizioari.

–Guraso bakarreko familiagatik murrizketa izateko, guraso bakarreko familiaren egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emana.

–Desgaitasunagatik murrizketa izateko, %33ko edo %65eko desgaitasuna edo hortik gorakoa duela adierazten duen dokumentu ofiziala.

Gazolatzen, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2303592