2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2023ko lan-egutegia
Biurrun-Olkozko Udalak, 2023ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
"Ikusirik 232/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).
Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:
Lehenbizikoa.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2023rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2023rako:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 8a: herriko jaieguna.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.
Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etik 14:30era arte izanen da.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.
Biurrun-Olkotzen, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2303650