52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuak konpontzeko lantegia

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Eskatzailea: Houssain Aghaddar.

Jarduera: Ibilgailuak konpontzeko lantegia (jarduera sailkatua, tentsio baxukoa eta exekuziokoa).

Tokia: Carretera kalea, 89. zenbakia-behea.

Aiegin, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2303579