52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Indargabetzea Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Altsasun, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2303268