1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
23/2023 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko "Santa Águeda" parke eolikoa instalaziorako.
1.–Aurretiazko administrazio baimenaren eskaera, 2020ko azaroaren 19koa.
2020ko azaroaren 19an, eta aplikatu beharrez Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa, Enerfín Sociedad de Energía, SLUk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta energia ateratzeko azpiegituretarako: "Santa Águeda" parke eolikoa, 9 aerosorgailuk osatua, bakoitza 4,09 MW-eko potentziakoa (guztira 36,84 MW), Tafalla eta Artaxoako udal mugarteetan.
2.–Aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko lehen tramitea, eta eragindako administrazio publikoei eta interesdunei kontsultak egitea.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluari jarraikiz, Enerfín Sociedad de Energía, SLUren eskaera jendaurrean egon zen 30 egun baliodunez, iragarkia argitara emanda honakoetan: 2021eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ekoan, 2021eko otsailaren 2ko Diario de Noticias egunkarian eta Tafalla eta Puiuko Udalen ediktu-tauletan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.
Aldi berean, eta aplikatu beharrez maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Ingurumen Eraginaren Atalari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari (Abelbideak), Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuari, Tafalla eta Puiuko udalei, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri, Red Eléctrica de España, SAUri, Telefónica de España, SAUri, Enagás Transporte, SAUri eta Canal de Navarra, SAri (CANASA).
3.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, 2021eko martxoaren 10ean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Enerfín Sociedad de Energía, SLUri igorri zizkion jasotako txostenak eta alegazioak, eta horien edukia espedientean jasota dago.
4.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2021eko abuztuaren 6an, Enerfín Sociedad de Energía, SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen, eta beraren bidez bi gauza eskatzen zituen: ingurumen ebaluazioa hasteko, batetik, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena emateko, bestetik. Jasotako alegazioei eta txostenei emandako erantzuna gehitu zuen.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoa ikusita, eta aipatutako artikulu hori bera betez, proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren bigarrenez.
5.–Aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko bigarren tramitea, eta eragindako administrazio publikoei eta interesdunei kontsultak egitea.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluari jarraikiz, Enerfín Sociedad de Energía, SLUren eskaera jendaurrean egon zen 30 egun baliodunez, iragarkia argitara emanda honakoetan: 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11koan, 2021eko urriaren 13ko Diario de Noticias egunkarian eta Tafalla eta Puiuko Udalen ediktu-tauletan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.
Aldi berean, eta aplikatu beharrez maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Ingurumen Eraginaren Atalari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari (Abelbideak), Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuari, Tafalla eta Puiuko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.
6.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, 2022ko urtarrilaren 28an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Enerfín Sociedad de Energía, SLUri igorri zizkion jasotako txostenak eta alegazioak, eta horien edukia espedientean jasota dago.
7.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2022ko apirilaren 29an Enerfín Sociedad de Energía, SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen, eta beraren bidez bi gauza eskatzen zituen: ingurumen ebaluazioa hasteko, batetik, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena emateko, bestetik. Jasotako alegazioei eta txostenei emandako erantzuna gehitu zuen.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoa ikusita, eta aipatutako artikulu hori bera betez, proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren hirugarrenez.
8.–Aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko hirugarren tramitea, eta eragindako administrazio publikoei eta interesdunei kontsultak egitea.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluari jarraikiz, Enerfín Sociedad de Energía, SLUk aurkeztutako dokumentazio berria jendaurrean egon zen 30 egun baliodunez, iragarkia argitara emanda honakoetan: 2022ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28koan, 2022ko ekainaren 29ko Diario de Navarra egunkarian eta Tafalla, Artaxoa, Garinoain, Barasoain, Añorbe, Tirapu, Untzue eta Tebas/Muru Artederretako Udalen ediktu-tauletan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.
Aldi berean, eta aplikatu beharrez maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Ingurumen Eraginaren Atalari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari (Abelbideak), Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuari, Tafalla, Artaxoa, Garinoain, Barasoain, Añorbe, Tirapu, Untzue eta Tebas/Muru Artederretako udalei, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiari, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri, Red Eléctrica de España, SAUri, Telefónica de España, SAUri, Canal de Navarra, SAri (CANASA), Enagás Transporte, SAUri eta Compañía Logística de Hidrocarburos CLH, SAri.
9.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, 2022ko irailaren 2an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Enerfín Sociedad de Energía, SLUri igorri zizkion jasotako txostenak eta alegazioak, eta horien edukia espedientean jasota dago.
10.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2022ko urriaren 19an Enerfín Sociedad de Energía, SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen, eta beraren bidez bi gauza eskatzen zituen: ingurumen ebaluazioa hasteko, batetik, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena emateko, bestetik. Jasotako alegazioei eta txostenei emandako erantzuna gehitu zuen.
Artikulu horretan ezarritakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eskaera Ingurumen Inpaktuaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera igorri zuen.
11.–Kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena.
Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Biodibertsitatearen Zerbitzuak bere txostenean dio behar bezala egin dela ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedura.
Hala ere, ez dago ados ingurumen eraginaren azterketaren ondorioekin, horiek gutxietsi egiten baitute ingurumenean izanen litzatekeen eragina. Kontuan hartuta tokiaren ingurumen balio handia, mehatxatuta dagoen fauna hegalaria egotea, talka egiteko eta faunak erabil dezakeen azalera galtzeko arriskua, hesi efektua, migrazio ibilbide garrantzitsu baten gaineko eragina, paisaia inpaktua eta parke eoliko ugariek eta ingurunean dauden beste azpiegitura batzuek eragindako ondorio metatzaile eta sinergikoak (zeinak aurreko faktoreei eraginen lieketen), bai eta kontuan hartuta berezko balio ekologikoa eta proiektuaren eremuak ingurumen balioak galtzeagatik (hurbileko beste eremu batzuk ureztatzea ekarriz) hartu duen garrantzi handiagoa ere, proiektua bideraezina da ingurumenaren aldetik, baita proposatutako prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak aplikatu ondoren ere.
Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 42E/2023 Ebazpenaren bidez, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena egin da Enerfin Sociedad de Energía SLUk sustatu dituen "Hibridación Valdetina", "Akermendia" eta "Santa Águeda" parkeen proiektuetarako, beren energia ateratzeko azpiegiturak barne.
12.–Aurretiazko administrazio baimena ukatzeko proposamena.
Ingurumen inpaktuari buruzko aurkako adierazpena ikusirik, eta espedientearen azterketa teknikoa egin eta gero, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta espedientea ebaztea proposatu du, eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatuz.
Bestalde, 2023ko otsailaren 2an, Enerfín Sociedad de Energía, SLUk eskatu du instalazioaren sarbide eta konexio baimenari lotutako bermea itzultzeko.
Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Enerfín Sociedad de Energía SLUk eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatzea, "Santa Águeda" parke eolikoa izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako eta haren energia ateratzeko azpiegituretarako.
2. Agindua ematea Diruzaintza Atalari sarbide eta konexio prozedurari lotutako 1.473.600 euroko bermea itzul dezan; Enerfín Sociedad de Energía, SLUk jarri zuen berme hori 2020ko apirilaren 17an (erregistro zenbakia: 5020000106 CFNA 2020 (Av-NAV-0228)).
3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Inpaktuaren Atalera, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalera (Abelbideak), Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Enerfín Sociedad de Energía, SLUri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri, Telefónica de España, SAUri, Canal de Navarra, SAri (CANASA), Enagás Transporte, SAUri, Compañía Logística de Hidrocarburos CLH, SAri eta Red Eléctrica de España SAUko Sarera Lotzeko Departamentuari, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Tafalla, Puiu, Artaxoa, Garinoain, Barasoain, Añorbe, Tirapu, Untzue eta Tebas/Muru Artederretako udalei eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiari, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2303363