51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aresoko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023rako plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozen arauetan xedatuarekin bat etorriz.

Onetsitako plantilla idazkaritzan hamabost egunez ikusgai egon da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aipatutako epean ez da erreklamaziorik aurkeztu, eta beraz, hasiera bateko akordioa behin betikoa bihurtu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Areson, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

2023KO PLANTILA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

POSTU ZKIA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

LANALDIA

OSAGARRIAK

EGOERA

HIZKUNTZA

Lanpostua

Maila

1

Zerbitzu anitzetako langilea

F

E

OL

%100

%43,69

%15

E

Euskara: B2/A2

2

Idazkari/kontu-hartzailea

F

A

OL

%100

%30

H

Euskara: EGA/C1

3

Administraria

F

C

OL

%50

%14,20

%12

H

Euskara: EGA/C1

(*) F: funtzionarioa; O: oposizioa; OL: oposizio-lehiaketa; E: eszedentzian; H: hutsik.

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Jesús Javier Nieto Baranda. Eszedentzia egoeran. Antzinatasuna: 2004ko uztailaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2303239