51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Javier Azcona Zabalza alkateordeari eskuordetzea Alkatetzaren eginkizunak 2023ko apirilaren 13tik maiatzaren 2ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea, baita udalbatzari ere, egiten duen lehenbiziko ohiko osoko bilkuran.

Antzinen, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2303305