51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2023ko otsailaren 28an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2023ko martxoaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2303594