51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2022ko abenduaren 27an, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Horren iragarkiak argitaratu ziren 2023ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Beraz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. apartatuak) xedatuarekin bat, behin betiko onetsitzat jotzen da 2023ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea, eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 533.705,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 111.090,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 39.804,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.350,00 euro.

Gastuak, guztira: 687.979,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 69.674,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 618.295,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 687.979,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko otsailaren 27an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2303381