51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2022ko azaroaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla udal bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Urrotz-Hirian, 2022ko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Esla Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2303630