51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

22-02484 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, alegazioak ezesteari eta 2018ko plantilla organikoa behin betiko aldatzeari buruzkoa

Honen bidez, jakinarazten da María Belén Nuñez Zamorak, Fernando del Prado Abadíak, David Arguijo Pérezek eta María Angeles López Juntasek 22-02484 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –Eskirotz kaleko sarrera – 31007 Iruña), Vianako Udalaren egintza baten aurka. Egintza hori alegazioak ezesteari eta 2018ko plantilla organikoa behin betiko aldatzeari buruzkoa da.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2303280