51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 43., 44. eta 47. artikuluekin, alkatearen otsailaren 23ko 164/2023 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DUT:

Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Jesús Ángel Arandia Miquelez lehen alkateordeari eskuordetzea, 2023ko otsailaren 25etik 26ra bitarteko egunetan nire ordez jardun dezan.

Vianan, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2303272