51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Urraulbeitiko Udalak 2023ko otsailaren 23an hasiera batez onetsi zuela Urraulbeitiko Udalaren 2023ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori jendaurrean jarri da udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Urraulbeitin, 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2303385