51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2023ko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 131.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 96.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 264.550,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 45.070,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 791.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 100.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.442.620,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 218.850,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu orokorrak: 163.650,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 8.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 48.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 939.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 32.354,24 euro.

Gastuak, guztira: 1.410.754,24 euro.

Erronkarin, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2303442