51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDEKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, Murillo el Cuendeko Kontzejuko Auzo Batzarrak, 2023ko otsailaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

2023ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.650,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 16.598,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 632,80 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 19.880,80 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 19.328,80 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 62,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 450,00 euro.

Gastuak, guztira: 19.880,80 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, paratzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluari.

Murillo El Cuenden, 2023ko otsailaren 20an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2303450