51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Deialdia iragartzen da udalerri honetako bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan edo egoitza elektronikoan (https://leoz.sedelectronica.es/info.0) aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Iratxetan (Leotz), 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain

Iragarkiaren kodea: L2303379