51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru legea), jendaurrean egon da Udalaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien onespenaren espedientea, iragarkia 2023ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, urtarrilaren 23an. Jendaurreko aldian inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da eta laburturik ematen da argitara, kapituluka.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 2.750,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 84.772,52 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 37.252,00 euro.

V.–kapitulua.–Kontingentzia-funtsak: 14.225,48 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 142.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 281.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 43.622,51 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 15.970,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 66.544,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 63.397,09 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 85.466,099 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 281.000,00 euro.

Lantzen, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2303661