51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Lanzko Udalak, 2023ko urtarrilaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen 2023ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lantzen, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Anueko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak.

Lanpostuaren izena. Kopurua: 1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Mailako osagarria: %6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudun langileak.

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Iragarkiaren kodea: L2303433