51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udaleko kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Toki entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2023ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, akordio hau onartu zuen aho batez:

1.–2023 urterako alkatearen ordainsariak eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 12.322,10 euro izango dira. Kantitate horetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak (PFEZ) egingo zaizkio. Era berean, sartua egonen da Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz astean 10 orduz alkatearen funtzioak egitea ezartzen da, beharrezko dedikazio gutxienekoa.

2.–2023 urterako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 86,42 euro gordinekoa izanen dela onartzea, ohiko eta aparteko osoko bilkuretara etortzeagatik, betiere 12 ohiko bilkurako gehienezko mugarekin. Zenbateko horri legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta.

3.–Orobat, bere karguan aritzeagatik dieta eta joan etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie alkateari eta zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagriak aurkeztu ondoren.

4.–Akordio honek eragina izango du 2023ko urtarrilaren 1etik Aurrera, eta urtero berretsi beharko da.

Iragarki hau argitaratzen da Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2303738