51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2023ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa, bai eta horren espedientea 15 eguneko epean jendaurrean edukitzea ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2303589