51. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2023ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra 2023ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2023ko otsailaren 22an.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2303301